Zu zaude:
Altzairuzko produktu lauak hornitzen dizkiegu era guztietako sektore zorrotzei: automobilgintza, industria, eraikuntza, etxetresna elektrikoak, altzarigintza...
Ia-ia edozein sektoretarako altzairuzko produktu ugariak ditugu. Bezeroekin batera lan egiten dugu, eta behar besteko laguntza ematen diegu, gure produktuei ahalik eta etekin handiena atera diezaieten.
Zure premiak edonolakoak direla ere, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu
Automobilgintza gure produktuen hartzaile nagusietakoa da. Gaur egun, altzairuzko produktu lauak hornitzen dizkiegu sektore horretako hornikuntza-kateko zenbait lantegiri, eta Europar Batasuneko zenbait herrialdetan daude kokatuta.
Tata Steelen, altzairu-maila ugari eskaintzen ditugu, eta ibilgailuaren pisua murrizteko eta segurtasuna areagotzeko daude diseinatuta. Horrez gain, geure bezeroekin batera, produktu berriak ere garatzen ditugu etengabe.
Informazio gehiago: www.tatasteelautomotive.com